
01/07/2025
Azken hilabeteotan gatazkari buruzko proiektu bat landu dugu. Gatazkak eragin handia izan dezake, baina aukeratzat ere hartu ahal da.
Gatazkari heltzeko abiapuntua g*i horri buruz dugun pertzepzioa birformulatzeko ideiarekin lotuta d**o, bizitzak eta pertsonen arteko harremanek berezkoa baitute gatazka.
Lantaldeok gatazka ikasteko, hazteko eta heldutasunerako aukera gisa uler dezagun, hura kudeatzen lagunduko diguten tresnak eta trebetasunak erabili behar ditugu.
Horixe izan da Errenteriako udalean egin dugun lana, lidergoari buruz eta gatazka aukera gisa kudeatzeko g*itasunaz jardun gara. Garrantzitsua da horrelako proiektu baten aldeko apustuari balioa ematea. Proiektu horretan, benetako elkarrizketei lekua ematen zaie, gatazka identifikatu, jorratu eta kudeatzean bakoitzarengan d**oen erantzukizunaz jabetzeko.
da talde gisa hazteko, erakunde gisa hazteko, abantaila gisa ikusi ahal izateko eta osag*i horiekin guztiekin sustatzeko, gatazka harremanak berezkoa duen zerbait bezala ikusiko duen lidergoa. Gatazka prebenitzeko begirada berri bat,
gatazka sistemak berezkoa duen zerbait bezala ulertuko duen erakunde-kultura bat sortzeko, eta, aldi berean, sistema osatzen duten pertsonei tresnak eta trebetasunak emateko, gatazka lehen faseetatik kudeatu eta jorratu ahal izateko, gatazkak gora egin ez dezan. Hori guztia erakundearen ongizatea da.
Proiektu hau egiteko izandako lankidetza nabarmendu nahiko nuke. Lehen lankidetza-lan horri esker, potentzialtasunak aurkitu ahal izan ditugu, taldean lan egin ahal izan dugu, ikaskuntza-mentalitatearekin eta malgutasunarekin, eta, batez ere, konfiantza-harremana sustatu dugu harremanaren zutabe gisa. Plazer handia izan da elkarrekin lan egitea.
Eskerrik asko prozesuan parte hartu duzuen guztioi, zuen inplikazio eta konpromiso handiagatik.