27/04/2025
🥬🥕ORDUÑAKO AZOKA EKOLOGIKOA🫛🌶️
Giro paregabea ekoizle gogotsuz inguratuta eta postrerako Santa Zezilia musika banda gu gozatzen.
Guk gurea egin genuen eta bertako produktuekin errezeta goxoak prestatu genituen bertara gerturatu zirenentzat.
ekiditeko barazkiak osotasunean erabili genituen bidean jarraituz.
Hemen errezetak:
🥔🥔Patata azal frijituak Ezpelerako piperrarekin🌶️
Patatak garbitu ondoren azala kendu eta gatza eta ekologikoa gehitu genion. Ondoren oliotan frijitu bixi bixi.
Eskuratu piper hauts ekologikoa hemen:
www. ATHARRI.fr
🌱Porru eta ahuntz gazta krema🧀
Porruaren hosto berdeak erabili ditugu errezeta hontarako. Oliotan erregosi, ura gehitu eta egosita daudenean irabiatu. Iragazgailu batetik pasa eta ahuntz gazta frexkoa gehitu. Irabiatu berriz eta zerbitzatu.
Guk Ugala gaztandegiko ahuntz gazta krema erabili dugu, mundiala!!!
🍔Txahal, olo eta barazki anburgesak🍔
Tologorriko txahal ekologikoa kalitate handiko okela da. Ondo aprobetxatzeko eta errezeta orekatu bat sortzeko olo malutak eta barazkiak gehitu dizkiogu. Larrateko barazki agroekologikoekin sofrito bat prestatu dugu eta zartagian bertan olo malutaz estali ditugu. Ur edalontzi bat gehitu eta utzi estalita hidratatzeko. Gehitu haragi txikitua eta gatza, nahasi ondo. Bolatxoak egin eta zartagi olioztatu batean frijitu bi aldeetarik. Platerean edo ogitartean dastatu!
🍋Patata eta mihilu entsaladila limoi saltsarekin🫙
Zuritu ditugun patatak dadotan moztu eta egosi. Moztu mihilua fin-fin, azenario bat fin-fin eta nahastu. Prestatu saltsa yogur natiral batekin, gehitu gatza, limoi zukua eta limoi azala.
🌾Barazki fritoak🥚
Moztu makiltxotan eskura dituzun barazkiak. Guk tipuliña, azenarioa, kale beltza. Gehitu arrautz bat irabiatuta, gatza, piper hautsa eta bukatzeko irin integrala bota masa loditxoa lortzeko, ez oso lodia.
Frijitu oliotan multzo txikiak egiten. Zerbitzatu limoi saltsarekin gogoko bada.