23/04/2026
Agifeseko kide Nagore Zamarreñok Mondragon Unibertsitateak antolatutako mahai-inguru batean parte hartu zuen joan den astean, ongizate komunitarioaren inguruan hausnartzeko.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen 50. urteurrenaren harira egindako saioan, unibertsitateko bi ikaslek eta Arrasateko Udaleko ordezkari Jasone Giradok ere parte hartu zuten. Ikuspuntu ezberdinetatik, ongizate komunitarioaren eraikuntzan inplikatutako eragileen rola aztertu zuten, eta gazteen buru osasunaren inguruan sentsibilizatzeko eta esku hartzeko Zeuk Aukeratu programaren berri eman zuen Nagorek.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Mondragon Unibertsitateari ekitaldira gonbidatzeagatik eta buru osasuna erdigunean jartzeagatik.
Hurrengora arte! 💚