07/01/2026
2025a urte pixka bat arraroa izan da...
Ezingo genuke “ona” edo “txarra” bezala laburbildu.
Aldaketa asko egon dira, batzuk politak eta beste batzuk zailagoak, maila pertsonalean zein profesionalean.
Momentu batzuetan aurrera egiteko energia handia izan dugu, eta beste batzuetan gelditu, gauzak berriro pentsatu eta beste modu batera hasteko beharra ere sentitu dugu.
Ikasitako guztiarekin geratzen gara eta bidean lagundu gaituzuen pertsonekin.
Prozesu errealak, eta orokorrean, bizitza, ez da lineala. Gurea ez behintzat.
Eskerrik asko hor egoteagatik!
Aurrera goaz!
Hementxe 2025eko hainbat argazki (momentu politak, ez pentsa urte osoaren errealitatea direnik).
1. Albanian egon ginenekoa, ze polita!
2. Bizikleta buelta baten osteko tortila pintxoa 🔝
3. Mungian eman genuen tailer bat
4. Etxeko dekorazioa, beste bizio bat...
5. Buffeteko gosaria, ezin zerbait probatu gabe utzi...
6. Komun baten barruan idatzita! Badaezpada atea zabalik egin genuen txiza...
7. Benetan deskonektatzen dugun momentua 🚐
8. Gure bazterrak
9. Salda bad**o!
10. Gabonetako deskubrimenduak...
Asteburu on!!
#