25/11/2025
Kirolariek entrenamenduei aurre egin, gorputzeko ehunak osatu eta erreparatzeko, gorputzeko oinarrizko funtzioak bete ahal izateko... behar energetiko handiak dituzte.
Gorputzari eskuragarri geratzen zaion energia (kirolerako behar duen energia kontuan izan gabe) oinarrizko funtzio fisiologikoak burutu ahal izateko nahikoa den edo ez ebaluatzeko energia eskuragarritasun (LEA) kontzeptua erabiltzen da.
Energia eskuragarritasuna baxua denean, gorputza energia kontsumo baxuetara egokitzea behartzen du, eta horrek askotan oinarrizko funtzioak kaltetzea eragiten du.
Egoera hori denboran mantendua denean, energia eskuragarritasun erlatiboaren sindromea (REDs) pairatu daiteke, eta ondorio larriak jasan daitezke osasunean eta errendimenduan:
-Osasunean: sistema gehienei eragiten die (hileroko eza, testosterona eta libido baxuagoa, osteoporosia, anemia, liseriketa arazoak...), arazo psikologikoak...
-Errendimenduan: lesioak izateko arrisku handiagoa, giharra sintetizatzeko arazoak eta indar gutxiago, entrenamenduarekiko erantzun okerragoa, kontzentrazio eta koordinazio zailtasunak...
Horregatik, oso garrantzitsua izango da, energia kontsumo baxua duzuen susmoa izanez gero, edota lehen sintomak agertuz gero, ebaluazio bat egin eta hartu beharreko neurriak hartzea.