20/04/2026
Eneagramaren Jarraipena egiteko aukera Naturan 🌳🪻🐝
Gonbidatu nahi zaitugu Eneagrama eta mendi ibilaldia uztartuko dituen saio batera. Leitzako mendietatik ibilaldi zirkular bat egingo dugu eta bidean Eneagramaren inguruko hausnarketa egingo dugu. Eneagraman sakontzeko, partekatzeko eta gure prozesu pertsonalean naturari gune bat emateko aukera da.
ℹ️ Informazio praktikoa
Data eta ordutegia: maiatzaren 31a, 10:00 – 16:00 (gutxi gorabehera).
Lekua: Leitzako mendiak.
Plaza kopurua: gutxienez 8 pertsona.
Baldintzak: Eneagraman prestakuntza izatea eta norberaren lanean sakontzeko gogoa.
Prezioa: 40 €
Dinamizatzaileak:
Ainara Campos Sierra. Psikologoa (GZ01479 zk.), Gestalt Terapeuta ikuspegi feministarekin. Bioenergetika, erlaxazioa, masaje integratiboa eta meditazio tekniketan formatua. Halaber, Reich-en blokeoak askatzeko teknikan eta sexualitateetan (e.s.t.e.r.) aditua.
Maite Blanco Gómez. Psikologoa (GZ02133 zk.), Gestalt Terapeuta eta Berdintasun Teknikaria. Bioenergetika, erlaxazioa, yoga eta meditazio tekniketan formatua. Trauma tratamendura bideratutako NUR Metodoan espezializatua.
Izen-ematea: maiatzaren 18ra arte. Bidali e-mail bat gestalttailerra@gmail.com helbidera, parte hartu nahi duzula adieraziz eta izen-ematea formalizatzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu.
⛰️ Ibilbidearen xehetasunak
Ibilbidea: Zirkularra (12km)
Desnibela: +719 m (Garaiera: 477m - 1.093 m).
Zailtasun teknikoa: Ertaina.
🎒 Beharrezko materiala
Oinetako eta jantzi egokiak.
Ura eta janaria biderako (iturriak daude bidean)
Aukerakoa: Bastoiak.
* Ordainketa eginda, ez da itzulketarik egingo.
* Eguraldi txarra eginez gero, ekintza bertan behera utziko da eta diru guztia itzuliko da.