08/12/2025
Itsasoak nire nerbio sistema erregulatzen laguntzen didan elementua da. Itsasoaren soinuak, mugimenduak... itsasoa eta ni besterik ez gauden dimentsio meditatibo batean murgiltzen nau, estimulu eta estresore guztiak desagertu egiten dira eta hipnosi egoera sakon batean murgilduta gelditzen naiz. Eta arnasketa sakonagoa da, eta azalak sentikortasuna handitzen du, eta bularretik emozioa askatzen da: poztasun-tristea; tristrura-alaia eta masailetik behera erortzen den malkoarekin batera irriparra sortzen zait ahoan, aurpegi osoan. Zoriontasun baketsua sentitzen dut. Eta begirada goxotu egiten zait, ikusten dudan guztia ederra iruditzen zait. Baita nire ondoan korrika egiten, txirrindula profesional edota martxa estiloko paseoa egiten dabiltzatenak ere. Itsasoa ondoan izan arren, ikusi ere egiten ez dugun horiek.