17/10/2024
Carmen Romanellik sortutako D.Mua® metodoa, heziketa kinesologia eta Esencias Triunidaden® erabileran oinarritua d**o.
Haurrari eta familia guztiari ulermen handia emango dion metodologia sinple eta erabilgarria da.
Metodo hau aplikatzeko, beharrezkoa da haurraren garapeneko etapa guztiak aztertzea. Amaren obulazioa, garapen embrionarioko fase guztiak eta jaiotza.
D.Mua® metodoaren eragin terapeutiko sakonari esker, hobekuntzak lehen saiotik ikusiko dituzu. Sistema neurologikoaren barruan konexio neuronal berriak berrezartzen ditugu, haurrari eta sistema guztiari ikasteko berezko g*itasunak eta heldutasun kognitiboa itzuliz. Umeak mundu berri bat aurkitu eta eskola zein jarrerarekikn dituen zailtasun guztiak zuzenduko ditu.
Azken urteotako esperientziak erakutsi dit, biderik azkarrena arazoen jatorria aurkitu,
zuzendu eta garuna birg*itzean d**oela. Eta ez alderantziz. Konexio neuronalik ez bad**o ezinezkoa bait da ezer zuzentzea, ez eta ikasketetan hobekuntzak izatea ere.
Urte hauetan zailtasun edo arazo ezberdinak dituzten ume asko tratatu ditut, eta guztiek hobekuntzak izan dituzte, bai eskolan eta baita beren jarrerarekin ere.
Hobekuntzak lehenengo saiotik ematen direnez, familia eta profesional guztiek sorpresaz erantzungo diote terapia honek emandako emaitzei. Horrela, beraien lana askoz aberasgarriagoa izango da.
Gogoan dut irakurtzeko zailtasunak zituen neska batekin egindako terapia. Urtea zeraman logopedarekin saioak egiten eta hurrengo egunean alta eman zion. Izan ere, garuna konektatzean, irakurtzen zituen hitzak elkar lotzen hasi zen, eta lehenengoz jarraian irakutzeko g*i izan zen.
Azpimarratzekoa da, terapia hau guztientzat egokia dela, saioak hilean behin izaten direla eta hobekuntzak lehenengo saiotik ikusten direla.