Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroa

Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroa "¡BIENVENIDOS/AS A EKIMEN OSASUN ETA MUGIMENDU ZENTROA! Ese espacio donde te ayudaran a hacer realidad ese sueño del bienestar individual.

“Kontraktura bat izango da…”Hori pentsatzea ohikoa da, baina ez da beti horrela.Askotan, mina beste toki batean sortzen ...
28/01/2026

“Kontraktura bat izango da…”

Hori pentsatzea ohikoa da, baina ez da beti horrela.

Askotan, mina beste toki batean sortzen da.

Zergatik mina toki horretan?

Hona hemen arrazoi posible batzuk:

- barne-organo batek tentsioa sortzea
- hortzak estutzeko ohiturak
- oin-euskarri desegokia edo postura txarra
- mugimendu errepikatuak teknika desegokiarekin
- estresa, lo falta edo zama emozionala

Hau da: mina ez da beti agertzen den tokian sortzen.

Askotan gorputzak beste zerbait adierazi nahi du.

⏳ Denbora daramazu min berarekin?
Ez geratu azaleko konponbideetan.

👉 Bilatu dezagun elkarrekin jatorria
eta t**a dezagun benetako irtenbidea.

Gure ikuspegia integratiboa da:
osoa, zabala eta profesional artekoa.

Helburua? Zure ongizatea.

Zatoz EKIMENera, egin balorazio bat gure fisioterapeutarekin eta has gaitezen benetako kausa lantzen.

Iada eskuartean ditut resonantzia eta haren txostena — eta orain zer?Resonantziak ez du beti zure sintomak azaltzen. Hau...
21/01/2026

Iada eskuartean ditut resonantzia eta haren txostena — eta orain zer?

Resonantziak ez du beti zure sintomak azaltzen. Hau da, irudiak ez du minaren kausa beti adierazten. Adibidez, %20–30 inguruko jendeak hernia diskal bat izan dezake inongo sintomarik azalerazi gabe— eta hori oso arrunta da, batez ere adina handitzen doan heinean.

Askotan MRIak “aurkikuntza” batzuk erakusten ditu eta oso lagungarria izan daiteke edota erabakigarria — hernia, protrusio edo bestelako aldaketak — baina hori ez da beti zure minaren erantzulea.

Azterketa integrala egin ezean, irudi bat baino gehiago ikusi behar da: zure gorputza, mugimendua, mina eta eguneroko egoerak.

🔍 Zergatik hasi da min hori orain?

Ez da zertan hernia “nagusi” edo “ardatz nagusia” izan — beste faktore askok eragin dezakete: muskuluen desoreka, postura okerrak, estresa, inflamazioa, edema edo eguneroko jarduerak.

Irudiek ez dute zure minaren istorio osoa kontatzen.

Gure ikuspegi integral eta multidiziplinarioak lagundu zaitzake
✔️ kasua zehatz aztertzen,
✔️ efektu posibleak eta sintomak identifikatuz,
✔️ eta eragile nagusien aurka neurriak hartzen.

📅 Egin balorazio bat gure fisioterapeuta profesionalarekin eta has gaitezen benetako kausak lantzen.

👉 Zure gorputzak berezko istorioa du — ulertu eta zaindu behar da.

✨ ZOZKETA EKIMEN ZENTROAN ✨Ekimen Zentroan jendearen ongizatean eta lesioen prebentzioan sinisten dugu.Horregatik, zuen ...
15/01/2026

✨ ZOZKETA EKIMEN ZENTROAN ✨

Ekimen Zentroan jendearen ongizatean eta lesioen prebentzioan sinisten dugu.
Horregatik, zuen zaintzan laguntzeko, 3 fisioterapia saio zozketatu nahi ditugu pertsona batentzat🦵🏽🦶🏽🤲🏽

Nola parte hartu? Oso erraza da:
✔️ Gure Instagram kontua jarraitu

✔️ Gure app-a deskargatu
* Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.timp.ekimenzentroa
* Apple: https://apps.apple.com/cl/app/ekimen-zentroa/id6651832648

✔️ Post honetan 3 lagun aipatu

📅 Zozketa: urtarrilaren 23an egingo da
(⏳ Sariaren iraungitze data: 6 hilabete)

Zure gorputza zaintzea ez da luxu bat, inbertsio bat da. Animatu eta parte hartu! 🍀
Zorte on guztioi! 💜

Mina baduzu, geratu egin behar al zara? Ia inoiz ez.Guk argi daukagu: mugimendua da gure aliaturik handienetako bat.Mina...
07/01/2026

Mina baduzu, geratu egin behar al zara? Ia inoiz ez.

Guk argi daukagu: mugimendua da gure aliaturik handienetako bat.

Mina agertzen denean, askotan gelditzeko joera izaten dugu, baina gehienetan mugimendu egokiak, egokituak eta gidatuak dira benetako sendabidearen giltza.

Mina ez da beti “geldialdi” seinale bat; askotan adierazle bat da:

zure gorputzak arreta eskatzen du, bestelako erritmo bat, beste modu batean mugitzea.

- Ez da gehiago egitea, baizik eta hobeto egitea.
- Ez da muzin egitea, entzuten ikastea baizik.
- Mugimenduak odol-zirkulazioa, ehunen oxigenazioa eta sistema neurologikoaren lasaitasuna sustatzen ditu.
- Geldirik egoteak, aldiz, mina kronifikatzeko arriskua areagotu dezake.

Gure helburua: mina duzun bitartean ere seguru mugi zaitezen irakastea, zure gorputza errespetatuz eta sendatze prozesua aktibatuz.

Gure zentrotik bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu urte honetan gure ondoan egotea, erakutsitako konfiantza eta zuen os...
31/12/2025

Gure zentrotik bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu urte honetan gure ondoan egotea, erakutsitako konfiantza eta zuen osasunaren zein ongizatearen bidean laguntzen utzi diguzuen guztia.

2025a gorabeheratsua izan da, eta zuek ere gurekin batera egokitu behar izan zarete.

Sentitzen dugu olatu honetan zipriztindu izana, baina ziur egon ahalik eta ondoen eramaten saiatu garela.

2026a etor dadila ongizatez, osasunez eta kontzientzaz beteta.

Pozik eta eskertuta gaude bidaia honetan zuekin jarraitzeaz, eta gure zerbitzurik onena eta gertutasun goxoena eskaintzen jarraituko dugu.

Maitasun osoz, 💛

Datozen hilabeteek energia, oreka eta autozaintza ekar diezazkizuetela, eta elkarrekin hazten jarrai dezagun ikuspegi in...
23/12/2025

Datozen hilabeteek energia, oreka eta autozaintza ekar diezazkizuetela, eta elkarrekin hazten jarrai dezagun ikuspegi integratzaile batetik.

Urtea ondo bukatu eta indarrez hasteko gomendio integratzaileak partekatzen ditugu zuekin!

Ondo pasa gabonak!

19/12/2025

🎄 GABON ZORIONTSUAK! 🎄

Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroak gure erabiltzaile, lagun eta komunitate osoari Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!

📆 Gogoratu: Gabonetako bi asteetan zehar klaseak geldirik egongo dira atseden hartu, indarrak berritu eta gure zerbitzuak hobetzeko ideiak lantzeko.

🤲 Hala ere, gure beste zerbitzu guztiak martxan izango dira:
• Fisioterapia eta osteopatia
• PNI klinikoa
• Psikologia
Beraz, zain gaituzu, osasuna eta ongizatea etenik gabe zaindu ahal izateko.

🎁 BIDEO BEREZIA:
Olentzero eta Mari Domingi Zarautzera hurbildu dira, herritarroi opariak banatzera... eta Ekimeneko lagun bati ere osasuna bermatzeko opari-bono bat utzi diote etxean! ✨

Zure etxera ere horrelako bat iristea nahiko zenuke?

(*IArekin sortutako irudiak)

Eskerrik asko gurekin urte osoan zehar eman duzuen konfiantzagatik.

Besarkada handi bat Ekimeneko talde osoaren partez!

Maiz lesionatzen zara arrazoi argirik gabe?Zuntz-hausturak, kontrakturak, gainkargak… Batzuetan arazoa ez d**o egin zenu...
11/12/2025

Maiz lesionatzen zara arrazoi argirik gabe?

Zuntz-hausturak, kontrakturak, gainkargak… Batzuetan arazoa ez d**o egin zenuen mugimenduan bakarrik, baizik eta zure gorputzak lehenagotik zekarren zama guztian.

Karusel honetan azalduko dizugu lesio muskularra izateko arriskua handitzen duten arrazoi nagusiak: gehiegizko esfortzua, estresa, inflamazioa, elikadura-gabeziak, atseden txarra…

Eta garrantzitsuena...
👉 EKIMENen nola lagundu diezazukegun, ikuspegi integratzaile batekin, tokian tokikotik harago doana.

Ez bazara behar bezala sendatzen edo behin eta berriz lesionatzen bazara, ez utzi pasatzen.
Etorri EKIMENera eta zaindu zure osasun muskularra erroretik.

04/12/2025

¿𝗠𝗶𝗻𝗮 𝗲𝘇 𝗱𝗮 𝗷𝗮𝗶𝘀𝘁𝗲𝗻? Punzio lehorra eta neuromodulazio perkutaneoa: beldurrik gabe berriz mugitzen hasteko bi tresna indartsu dira; mina arindu, mugimendua askatu eta kontrol muskularra hobetu dezakete.

𝗭𝗲𝗿 𝗲𝗴𝗶𝘁𝗲𝗻 𝗱𝘂𝗴𝘂?
Jostorratz finak erabiltzen ditugu muskulu, faszia edo nerbioraino iristeko eta mina itzaltzeko, kontrol motorea hobetzeko eta funtzioa berreskuratzeko.

𝗣𝘂𝗻𝘇𝗶𝗼 𝗹𝗲𝗵𝗼𝗿𝗿𝗮

• Puntu eragileak (trigger-ak) eta banda tenkatuak desaktibatzen ditu
• Min miofasziala azkar arintzen du (batzuetan punzioaren ondoko molestia gera daiteke)
• Oso egokia: zerbikalgia, sorbaldako mina, gerri-mina (lumbalgia), bikiak/“txahalak” kargatuta…

𝗡𝗲𝘂𝗿𝗼𝗺𝗼𝗱𝘂𝗹𝗮𝘇𝗶𝗼 𝗽𝗲𝗿𝗸𝘂𝘁𝗮𝗻𝗲𝗼𝗮

• Estimulu elektrikoa orratzaren bidez
• Nerbioa modulatu eta uzkurdura “birprogramatzen” laguntzen du
• Lagungarria: ziatalgia, inhibizioarekin doazen tendinopatiak, belauneko mina, multifidoen kontrola, zuntz-hausturak, bihurridurak (esguinceak)…

𝗡𝗮𝗯𝗮𝗿𝗶𝘁𝘂𝗸𝗼 𝗱𝗶𝘁𝘂𝘇𝘂𝗻 𝗼𝗻𝘂𝗿𝗮𝗸

✅ Min eta zurruntasun gutxiago
✅ Indar eta kontrol handiagoa
✅ Mugimendu-tarte hobeak
✅ Berreskurapen azkarragoa gidatutako ariketekin konbinatuta

Mina muskular iraunkorra baduzu, “korapilo” sentsazioa, inurridurak edo muskulu batek huts egiten badizu aktibatzean… baliteke honek laguntzea.

Ez zaitez minarekin konformatu. Egin zure hitzordua eta hasi gaur bertan berreskurapen plan aktiboa.

𝗢𝗵𝗮𝗿𝗿𝗮: pertsona guztiak ez dira hautagai. Zure kasua ebaluatuko dugu eta aukera eta alternatibak azalduko dizkizugu.

Gose jarraia, jateko antsietatea edo asetzeko zailtasuna sentitzen duzu?Baliteke emozioekin lotutako gosea izatea baina ...
26/11/2025

Gose jarraia, jateko antsietatea edo asetzeko zailtasuna sentitzen duzu?

Baliteke emozioekin lotutako gosea izatea baina agian arraozi fisiologikoa ere izan daiteke: leptinarekiko erresistentzia

➡️Ezagutu zer den eta nola lagundu diezazukegun PNItik (Psikoneuroinmunologiatik).

Zer da leptina?
Gantz-ehunak sortzen duen hormona bat da.
Bere funtzioa: garunari jakinaraztea energia nahikoa d**oela → “asetuta gaude”.

Zer gertatzen da leptinarekiko erresistentzia d**oenean?
Garunak seinale hori entzuteari uzten dio.
Leptina-maila altua izan arren, gorputzak gosea duen bezala jokatzen du.

🔁 Gose handiagoa, energia-gastua txikiagoa → gantz gehiago → leptina gehiago → erresistentzia handiagoa…

Eta jateko antsietatea?
• Gehitu egiten dira desira bizia duten elikagaiak, batez ere gozoak eta ultraprozesatuak.
• Neurotransmisoreak (dopamina, serotonina...) orekaz kanpo geratzen dira.
• Jan arren, ez d**o asetasunik → konpultsibotasun handiagoa eta ondoez emozionala.

Nola laguntzen du PNI-k?
Arazoari ikuspegi oso batekin heltzen dio, ez dieta hutsez:

• Elikadura antiinflamatorioa
• Erritmo zirkadianoak eta otordu-ordutegiak
• Lo osasungarria eta berreskuratzailea
• Estresaren eta HPA ardatzaren kudeaketa
• Egokitutako ariketa fisikoa
• Laguntza emozionala eta jarraipena

🎯 Helburua:
Leptinarekiko sentikortasuna eta gorputzaren eta buruaren arteko konexioa berreskuratzea, goseak eta asetasunak berriz zentzua izan dezaten.

📍 EKIMEN Zentroan, barrutik hasita, oreka berreskuratzen laguntzen dizugu ikuspegi integratiboarekin.

20/11/2025

Arnasketa zure gorputza eraldatzeko tresna da.

Arnasa ez da soilik oxigenoa ematea: aktibatu, lasaitu, egonkortu eta berreskuratu dezake.

Hona hemen nola erabili, zure helburuaren arabera:

➊ Arnasa, luzatzeko eta mugikortasuna hobetzeko
📌 Arnasketa diafragmatikoa + airea poliki kanporatzea.
✅ Muskulu eta fasziaren tentsioa askatzen du.
Erabili luzaketetan, yogan edo pilates saioetan.

➋ Arnasa, indarrarekin entrenatzeko
📌 Arnasa hartu mugimendua prestatzeko, bota ahaleginean.
✅ Abdomena aktibatzen du, bizkarra eta pelbis-zoru babesten ditu.
Egokia da sentadiletan, bultzadetan edo pisuak jasotzerakoan.

➌ Arnasa, haurdunaldian eta erditu ondoren
📌 Saihetsak zabaltzen dituen arnasketa + kanporatze aktiboa.
✅ Barne-presioa kudeatzen du eta abdominala berreskuratzen laguntzen du.
Funtzio-ariketetan eta hipopresiboetan ezin hobea.

EKIMENen, arnasketa tresna terapeutiko gisa lantzen dugu.

Hobetu mugimendua, egonkortasuna eta zure gorputzarekiko konexioa.

Ikasi ondo arnasten.
Guk erakutsiko dizugu.

📍Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroa
Bañeru kalea 1, behea
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
info@ekimenzentroa.com

Dirección

Calle Bañeru 1 Bajo
Zarauz
20800

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 13:00
16:30 - 20:00
Martes 09:00 - 13:00
16:30 - 20:00
Miércoles 09:00 - 13:00
16:30 - 20:00
Jueves 09:00 - 13:00
16:30 - 20:00
Viernes 09:00 - 14:00

Teléfono

+34943532012

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroa publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto El Consultorio

Enviar un mensaje a Ekimen Osasun eta Mugimendu Zentroa:

Compartir

Share on Facebook Share on Twitter Share on LinkedIn
Share on Pinterest Share on Reddit Share via Email
Share on WhatsApp Share on Instagram Share on Telegram

Categoría