14/05/2025
Hesteetako mikrobiota.
Planetako ekosistema trinkoena.
Lehen “heste-flora” deitzen zitzaion mikrobiota “gelakide” bat da, gure zelulek baino informazio genetiko gehiago daramana eta gure garunak baino gehiago pisatzen duena.
Gizaki bakoitzak mikrobiota berezia du, hatz-marka baten antzekoa, ehunka bakterio espezie ezberdinez osatua. Mikrobiotaren osaera dietak, erditzeko moduak, edoskitzeak, higieneak, kutsadurak eta estresak zehazten dute.
Mikrobiotaren eginkizunak:
- Hesteek asimilatu ezin dituzten zuntzak eta karbohidrato konplexuak deskonposatzen ditu,
- Substantzia toxiko eta patogenoen aurka babesten du
- B eta K bitaminen sintesia, ura eta mineralen asimilazioa
- Gosearen kudeaketa
- Immunitate-eginkizun garrantzitsua duten substantzien ekoizpena
- Garunarekin komunikazioa (nerbio bagoa eta odola)
NATURO aholkua:
- Obesitatea mikrobiota desorekatu batekin lotu daiteke, gantz-azidoak g*izki metabolizatzen dituena eta asetasun-sentsazioan etenaldia eragiten duena.
- Mikrobiota ekosistema egonkor bat da. Baina gehiegi kaltetzen bada (antibiotikoak, dietan azukre gehiegi, etab.), oreka galtzen du eta disbiosian sartzen da. Ondoren, digestio-nahasmenduak, erreakzio inflamatorioak, g*ixotasun kronikoak edo autoimmuneak datoz...
- Mikrobiota osasuntsu bat izateko, ziurtatu zure dieta dibertsifikatzen duzula eta zuntz eta antioxidatzaile nahikoa jaten dituzula (zerealak, lekaleak, barazkiak).